XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

10. HERRI BAT ERREPRESENTATZEN DUTE: INSTITUZIOAK ETA IKURRAK

MENDI DEITZALEAK.

Garai batean, XV. mendearen aurretik, Bizkaiko arazoak Gernikan ospatzen ziren Batzar Nagusitan konpontzen ziren.

Herrietako eta elizaldetako ordezkariak bertara joan ahal zitezen, dei egin behar zitzaien.

Baina imajina dezakezunez garai haietan ezin ziren abisuak eman gaur egun bezain erraz.

Ordezkariei deitzeko modu hau erabiltzen zuten: Gizon deitzaile batzuk ongi kokatuta zeuden probintziako bost mendigailurretara bidali, handik lurralde guztia ikusten baitzen.

Sollube / Koliza / Ganekogorta / Aoiz / Gorbea / Mendi deitzaleak.

Aipatutako bost mendietatik, deitzaileak turuta jo eta su handia pizten zuten batzarrera edo bilerara dei eginez.

Ez ziren epe finkotan ospatzen eta bertara Bizkaitar guztiak joan zitezkeen.

XVI. mendetik aurrera, sortu ziren arazoengatik (suteak, leinu gatazkak...) dei egiteko modu hau baztertu egin zen.

Auzoek aukeratutako ordezkariei idatziz egiten zitzaien deialdia eta bertan eztabaidatu behar ziren gaiak adierazten.

- Adieraz ezazu zein diren mendi deitzaileak.

Zein probintzitan daude?.

- Bizkaian ez bazara bizi bila ezazu informazioa, Batzarretarako deialdia nola egiten zen ikas dezazun.